Hezkuntzatik jendartea eraldatzen lagundu nahi dugu, txikitatik genero berdintasuna eta zerikusia duten gaiak jorratuz. Horretarako haurrekin tailer eta dinamika ezberdinak gauzatzen ditugu.
Jolasa eraldaketarako tresna gisa ulertzen dugu, honen inpaktuan sinetsiz eta taillerrak sortzerako garaian honetan oinarritzen gara. Horrela, tailer dinamiko eta parte hartzaileak sortuz.
Bestalde enpresekin ere egiten dugu lan, hauetako inguruneak hobetuz. Gehiago jakin nahi baduzue, klikatu hemen:
GURE ESKAINTZA
TAILERRAK
1.LH-tik 4.DBH-ra bitartekoentzako genero berdintasunarekin eta feminismoarekin loturiko tailerrak eskaintzen ditugu.
GINKANAK
Haur eta gaztetxoentzako ginkana tematikoak, garrantzitsu izan diren emakume* ezberdinen historiak irakasteko helburuarekin.
LANTZEN DUGUNA
TAILERRA: Nik ere erreferenteak nahi ditut!
Haurrei erreferente ezberdinak erakutsi eta genero rol-ak zalantzan jartzea du helburu.
Informazio gehiagoTAILERRA: Estereotipo eta rol-ak
Genero bakoitzari ezartzen zaizkien rol-en inguruko hausnarketa egin eta estereotipo eta rol-ak zalantzan jartzea du helburu.
Informazio gehiagoTAILERRA: Botere harremanak
Botere harremanak zer diren ulertu, eta gelan ematen diren botere harremanak identifikatu eta hauen inguruko inguruko hausnarketa egitea du helburu.
Informazio gehiagoTAILERRA: Nola eragiten du matxismoak ikasgelan?
Normaltzat hartzen ditugun jarrera matxistak identifikatu eta kontzientzia piztea eta egoera hauei aurre nola egin ikastea du helburu.
Informazio gehiagoGINKANA: Euskal emakumeen aztarnak
Haurrak esploratzaile bihurtuko dira, eta emakume garrantziutsu ezberdinen historiak deskubritu beharko dituzte. Horrela pertsona hauek bisibilizatu eta erreferente ezberdinak ezagutuaz.
Informazio gehiagorako